XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

A - Alderdi mekanikoa.

B - Alderdi optikoa.

A - Alderdi mekanikoa.

Alderdi optikoaren euskarria da.

Zutabe bat dago, bere azpian oin bat duelarik, gehienetan perraren tankeran.

Zutabe horrek hodi zilindriko bat eta plataforma karratu bat eusten ditu.

Plataformak, bere erdian, gutxi gorabehera 1 cm-ko zulo bat dauka.

B. - Alderdi optikoa.

Bi eratako lenteak ditu; horregatik deitzen diote mikroskopio konposatua.

Mikroskopio sinpleak lente bateko lupa bat besterik ez du.

Lenteak honako hauek dira: a) okularea, obserbatzaileak jartzen duen begiaren tokian dago.

b) objektiboa, ikusi nahi dugun objektura hurbiltzen den lentea da.

Objektiboa objektura hurbiltzen da, honen neurria handituz; honela, objektuaren irudi handiago bat ematen digu.

Okulareak, berriz, objektiboak emandako irudia handitu egiten du.

Badaude mikroskopio konposatuak 3 edo 4 objetibo dituztenak.

Objetibo horiek disko baten gainean biratzen dute.

Disko horrek revolver du izena.

Zuk duzun mikroskopioa mikroskopio optikoa da, irudiak ikusteko argia erabiltzen duelako.

Argia iluminaziozko aparatu batez erregulatzen da, eta aparatu hori ispilu batez, diafragma batez eta kondentsadore batez osaturik dago.

Mikroskopio xeheagoetan kondentsadorea falta liteke, baina ispilua eta diafragma ez.

Ispiluak inguruko argia biltzen du eta plataformaren zulorantz isladatzen.

Diafragmak, ispiluak plataformaren zulorantz bidalitako argia erregulatzen du.

Diafragmaren irekidura botoi batez erregulatzen da.

Irekidura zenbait eta handiagoa izan, hainbat eta argi gehiago pasako da.

Ikasleentzat eginik dagoen mikroskopio askok disko bat du diafragmaren ordez.

Diametro desberdinetako zuloz osaturik dago disko hau.

Kondentsadorea ispilua eta plataformaren artean dago; obserbatu nahi dugun objektuarengan elkartzen du argia.

Mikroskopioaren deskripzio xehe bat egin dugu.

Ez dugu aztertu bere barruko estruktura, ez eta nola funtzionatzen duen ere.